zergatik “anonimous”

2009/05/06 - Leave a Response

zalantzetan ibili nintzan… nere burua identifikatu.. edo ez

azkenen ezetzak irabazi

zergatik?

ba erosotasunagatik batipat, nere burua berriz asmatzeko prozesu honetan… nere burua bera zama handia litzatekeelako

asi ke aukeran… paperpoltsa burun jarri… eta aizue, benetan… tontakeri, bildur, aurreiritzi, irudi sozial… eta halako gauza pilo batez libratu naiz, honela… derrepentean, esfortzu extrarik gabe…

zuei ere… zuenburuak karga handia ematen al dizue?

nik ez nuen uste nere kasun hainbesteko zama zenik e… beti jo nahi izan dut nere burua libre, autosufiziente, eta halakotzat…

ia, ia… “tarari”

ordun…

2009/05/05 - Leave a Response

zeinek “gobernatzen du munduaren joan etorri amaigabea”?

amaigabea?

betirako esan nahi duzu?

“betirako”? dinosaurioen garaiaren modun? denbora epe luze-luzeaz ari zera… edo “benetan amaigabe” diozu?

beno, izango da ezer amaigabe.. hori seguru… bestela zertarako sortu zuten “amaigabe” hitza ba?

are gehiago… posible al da existitzen ez den kontzeptu batentzat hitza asmatu izana?

ala balitz… posible balitz diot…

hitzen dimentsioa ote litzateke famosozko laugarren dimentsio hori o ze?

Eredu politikoa krisian

2009/05/05 - Leave a Response

edo “eredu politikoaren krisia” hobe?

beno, igual dio… gaur lehendakari berria estreinatzen dugu, Lopez jaun txit agurgarria (ez dakit tratamendu hori dagokionik ere.. baino tira!)

asuntoa da horren inguruan aspaldin burun dabilkidan pentsamendu (? ba al da inor burmuin horretan? tok! tok!) bat etorri zaidala bueltan burura, galdera modun formulatuko dudana:

zenbateko eragite gaitasun daukate gure dirigenteek gauzen joan etorria aldatu/eraldatu/eragiteko garaian/lanetan?

nik uste… gutxi baino bat ere ez esango nukeela

Internetaren erronka

2009/04/30 - Leave a Response

“dena aurrez asmatuta dago” esan zuenak… seguru ez zuela internet ezagutzen

“just another word…” tag horri buru-bueltaka… zera topatu dut…

badela “http://justanotherwordpressweblog.wordpress.com/” bloga ere!!

interesa duenarentzat… domeinua errentan eskeintzen dute…

antza denez… erregistratu zuenak uste zuen ezer berririk asmatu berri zuela…

gixajua!  “com”-a ahaztu du!

nik.. por si akaso…

justanotherwordpresscomweblog.wordpress.com 

erregistratu berri dut

ah! portzierto.. salgai dago, interesaduenarentzathementxeduaukera

“Just another WordPress.com weblog”

2009/04/30 - Erantzun bat

ufa!

WordPress-eko tipo/a hauek… animok ematen mundialak dira gero!  ja! ja!

Just another WordPress.com weblog

just another not, my darling… just mine, sinsorgo hori!

Ea oraingoan… Hello mundu!

2009/04/30 - Leave a Response

Blogari izenburua aldatu nahi.. eta post berria sortu… ez dakit ba.. editorea euskeraz nahi nuela esan eta ingelesez azaltzen zait… moldatuko ote naiz?

Grazia egin dit hor, oinarrin azaltzen den irudi txiki hori… hauxe:

kaixo-world

Kaixo world!

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.